Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EPOS
Sopelana BHI ikastetxeko ikasleek ekoizten dituzten testu ezberdinak ezagutarazteko asmoarekin egina dago

17/09/2008 GMT 1

GAUEKO ISTORIOAK

epos @ 08:51

1. Gau hartako istorioa
Nahiz eta istorio hau erreala ez iruditu, Cuencako errepide batean gizon bati gertatutakoa da.
Gauerdi euritsu batean, gizon bat errepide ertzean autostop egiten zegoela, auto bat bere parean gelditu zen. Autora sartzean eta bere ezkerrera begiratzean ohartu zen ez zuela inork gidatzen. Orduan, ahots batzuk entzun zituen.
Aurrera begiratzean, konturatu zen amildegi bat zegoela. Bapatean, esku bat agertu zen eta bolantea mugitu zuen. Ikaratuta, autotik irten zen eta gizonezko ahots bat entzun zuen. Honek zera esaten zuen: “Ez izan alferra eta lagundu kotxea bultzatzen!”

2. Gure bidaia amonarekin.
Pasaden urtean, Tarragonara joan nintzen familia guztiarekin, baita amonarekin ere. Bidaia oso luzea izan arren, nahiko ondo eraman genuen.
Hotelera heltzean, maletak logelara eraman genituen. Berandu heldu ginenez ez genuen izan astirik hondartzara joateko eta hotelean geratu ginen afaltzen, makarroiak, entsalada eto okela hartu nuen. Oso gozo zegoen dena. Afaldu ostean, gaueko hamaiketarako lotara joan ginen.
Hurrengo egunean ,goizean goiz, amak negarrez iratzarri gintuen nire arreba eta biok. Amona bere ohean hilda agertu zen. Diru askorik ez genuenez, ezin genuen hilkutxa ordaindu; beraz, erabaki genuen amona maindirean biltzea eta autoaren ekipaje-tokian lotzea.
Gasolindegi batean gelditu ginen zerbait jateko, ez genuelako gosaldu eta. Autora bueltatzerakoan, ohartu ginen maindirea desagertu zela eta horrekin batera amona.
Ordutik ez genuen haren berririk izan.

3. Xtabay
Istorioak esaten duenez Yucatanen eta Quintana Roon, Mexikoko hego-ekialdean, gau ilun eta beltzetan emakume polit bat, Xtabay deitutakoa, agertzen zaie estatu horietako mendietan zuhaitz ebakitzaileei eta garagardotan diru asko gastatzen dituzten gizonei ere.
Emakume honek gizonak bereganatzen ditu eta hurrengo egunean gizonak hilda agertzen dira. Inork ez daki zer gertatzen den gau horretan baina bere gorputzak zatituta eta zauri ikaragarrirez beteta azaltzen dira.

Libe eta Kepa

Sarrera honetan ezin duzu erantzunik idatzi

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!