IKASKETA BIDAIA
Aurten (2008-KO Apirilan) ikasketa bidaiarik gabe geratzeko zorian egon ziren; baina azken momentuan, irakasle batek Andorrara eskiatzera joatea proposatu zuen eta horrela izan zen. Mari Jose, Jose Luis, Beñat eta monitore berezi batekin joan ziren Aste Santu ostean.
Han zenbait ekintza prestatuta zituzten. Egunero joaten ziren eskiatzera goizeko 10-etatik ordu bata arte. Bertan monitoreekin ibiltzen ziren. Gero bazkaltzera joaten ziren(jana ez zen oso ona). Jan ostean, laurak arte nahi zutena egin ahal zuten: berriro eskiatzera , eguzkia hartzera... Lauretarako autobusean bildu behar ziren hotelera joateko. Arratsalde libreak zituzten. Tarte horretan batzuk Bideojokoetan aritzen ziren, beste batzuk erosketak egiten, herria bisitatzen...
Behin, arratsalde berezi bat prestatu zuten Caldea deituriko “spa”-ra joateko. Primerakoa.
Gaueko zortzietarako hoteleko jantokian egon behar ziren afaltzeko.
Bertan hemengo jende asko zegoen eta batzuek harreman berriak egin zituzten.
Afalostean batzuk logurez eta beste batzuk martxaz logeletara joaten ziren.
Haien iritziz itzel egon zen, primeran pasatu zuten eta beste urte batean errepikatzeko gomendatzen dute zalantza barik.

Zabaldu
del.icio.us